domingo, 3 de febrero de 2013

HIRIAK NOLA EGIN

 Ohituta gaude hiri bati izaera bat igartzera bere espazio publikoetatik, dituen eraikinengatik, altuerak, dentsitatea, zabalerak... Baina hiria beti mantentzen da berdintsu eta hiriak aldakortasun maila bat izatea interesantea iruditzen zait.

 Egun jarraitzen dugu eraikin bat egiten funtzio batentzako, baina pentsatu al dugu funtzi hori denborarekin aldatu daitekeela? Pentsatu al dugu eraikinak egiterakoan hemendik 100 urtera izan dezakeen funtzioan? edo agian 100 urte iraun behar ez dituen eraikin bat ari garela eraikitzen eta ondorioz desmontagarria izan behar duela?

 Nik uste, oraindik jarraitzen dugula pentsakera zurrun eta itxi batekin, nahiz eta gutxinaka aldatzen joan, baina oraindik asko dagoela ikertzeko uste dut.
Adibide da ideia hau: "La ciudad cambiante"
 "La ciudad cambiante" 

 Ideia bat botatzen digu aurkitu dudan proiektu honek: hiriko bolumenen leku-aldatzea espazio berriak sortzeko. Aldakorra eta mugimenduan dagoen hiri baten utopia bezela presentatzen dute, gian futurista egia den ideia dena, baina Berlineko zati bat hartu dute eta etxe irlak tokiz aldatu dituzte, reordenazio berri bat eginik, pentsatuz grua handi batek agin ahalko zuela lan hori, dinamikotasun bat eskeiniz aldi berean hiriari. Horrela betegune eta hutsune berriak, zona berde berriak... sortzeko helburuarekin. Askotan rutina, ibilbide berdinen menpe gaude eta nekatu egin gaitezke leku berdinean bizitzeaz. Hiriz alda gintezke hiri batetik mugitu gabe!!!

 Aberasgarria dela uste dut hiri batek situazio ezberdinetara aukera izatea eta modu errezean bada oraindik gehiago. Hiriak egun ez dira flexibleak, ez dute ahalmen handirik situazio ezberdin baten aurrean erantzuna emateko. Horregatik inbestigatu beharko genuke ildo horretatik.

Parte hartzeari dagokionez:
 Azken aldi hauetan hitz egiten da parte hartzearen gaiaren inguruan. Garrantzitsua dela uste dut indibiduo bakoitzak eta lanbide ezberdinek bere aportazioak egin ahal izatea hiri bat egiteko. Hiri bat egin nahi badugu, bertan biziko direnentzat egin beharko dugu eta jendearen ikuspuntua, beharrak eta nahiak ezagutzeak proiektua asko hobetu dezake. Horregatik, parte hartze saio serioak egitera animatuko nituzke udaletxeak, hiriak egiterako orduan, eta ez ezkutuan batzutan gertatzen den moduan edo biztanleriak proposatzeko medioak ezagutzen ez dituelako jendeak paso egiten duen moduan.

martes, 4 de diciembre de 2012

Programa eraikinean antolatuz

 Planta baxuan bi zatitan banatzen da eraikina, horrela bi zona ezberdin lortuz eta aldi berean erlazio espazial berriak sortuz eta eraikinak plazari bolumen ingrabido bat erakusten diolarik. Alde batean jostunen lanak egongo dira, mozteko makinak.. non jendea sar daitekeen obrako jantziak, teloiak... ikustera eta begiratzera nola egiten diren. Beste aldean ordea, musikarientzako tokia utzi da, ba plazan jo behar badute eraikina irekia ahal izateko eta ez eszenatoki bat jartzeko plaza erdian. 1 plantara jendea igo daiteke, non 3altuerako antzokira sarbidea emango zaion alde batetik eta bestetik, musikariek partikularki nola ensaiatzen duten ikustera. Bertan bizi direnentzako etxebizitzak egongo dira, sukalde eta komun partekatuekin baita bi altuera izango dituen egongela ere.
2.plantan etxebizitzak jarraitzen dute ikastoki batekin gidoiak ikasteko espazio konpartitu baino isolatua eta partekatuan bilerak egin jostunen esperimentazioak eta egongela eta jangela dauden. 3. plantan errepikatu egiten da 2 altuerako egongelaren espazioa azkeneko plantan bolumen bi ateratzen direlarik.  Musikarientzat gela bat utzi da eta espazio partekatuan haiek ikasteko material anitza egongo da.

martes, 27 de noviembre de 2012

Bolumenak eta espazioak antolatzen

Eraikina antolatzeko orduan, lehenengo espazio publikoa akotatu egin da eta etxe irlari geratzen zaion punta geometrikoan kokatuko litzateke.

Jarraitzen du bolumen elkarketa horren ideia, eta elementuen kokapenagatik plazara ireki egin nahi da bai espazio publikoarekin erlazionatzeko eta bai eguzkitzapenagatik.

Bolumenak antolatzerakoan, irudian beltzez dauden bolumeak zurrunak litzateke eta hauek urdinez dagoen espazio komun hori eutsiko lukete.

Plazara bolumen intersekzio batzuen itxura ematea proposatzen da eta elementu zurrunak presentzia izatea baina kontrastatuz erdiko pieza arinago batekin.

Hala ere egindako konposaketan plazako ikuspegitik elementu zurrunek presentzia gehiegi hartzen dute, eta bai argazkian bai 3D-an horrela ikusten da. Eraikinean nabari behar da elementu arin bat pieza zurrunetatik eutsita, baina elementu zurrun-arin erlazioa egokiagoa izan behar du, hemen oso astun ikusten baitut.



miércoles, 21 de noviembre de 2012

Materiala birziklatuz

Donostiatik Buen Pastor ondotik pasatzen, denda batean ikusitako Solan de Cabras ur-markako botilekin errotulo bat dekoratuta zegoen. Jendea erakartzeko efektua lortzen du, begirada erakarri behar du eta bertatik pasatzen den jendea zuzenean begirada horra eramaten du, ondoren saltzen diren produktuak ikusiz.
 
Materialak birziklatzen duen arkitekturan begiratuz, Audenasa Nafarroako Autopistaren bulegoak (Noain) adibide dira, fatxada egiteko autopistatan geratzen diren neumatiko zatiekin egina dagoelako. Arkitektoak dioenez, koltxoi termiko bat bezala funtzionatzen du.