miércoles, 31 de octubre de 2012

Txoritokiaren lehen ideiak



Txoritokia ez da zooa balitz bezala planteatzen, txorien erreabilitazio espazio bezala baizik. Txorien bizitzako etapa edo garai  baten moduan ulertzen da eta ez azken etapa moduan. Biolentzia hori baztertu nahi da eta istripuren bat  izandako txoriei beste aukera bat eman nahian zainduko dira egunen batean askatzeko helburuarekin. Txoritokiaren barnean espazio desberdinak sortuko dira pausoka gabeziaren arabera, zaintzeko beharrizanen arabera, sailkatua, ospitala bailitzan. Grua bera erabiliko da osasunzentru gisa, beterinarioarentzat, langileentazat, zauri larriak dituzten animalientzat… Gruatik at, baina sareen barne betiere, indarrak berreskuratzeko espazio desberdinak egongo dira.



 4 atal independiente zurruntasunaren arabera  bereiziak:
                                       1- HORMA -> Egitura zurruna
                                       2- GRUA -> Egitura erdi zurruna
                                       3- IBILBIDEA -> Egitura arina
                                       4- ITXITURA -> Armiarma sarea
 

Abiarioaren ideia nagusia ibilbidea da. Bata, txoritokiaren kanpoaldekoa, harresiaren inguruan goazela (Marsellaren eta txoritokiaren ikuspegia), goiko gaztelua helmuga duena. Bertan, Marsellako ikuspegi orokorraz gain txoritokiaren ikuspegia  ere garrantzitsua izango da. Bestea, txoritokiaren barrualdeko ibilbidea izango da, eta honek berak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.
Barrualdeko espazio batzuk airean, zintzilikatuta egongo dira, beste batzuk hormetan itsatsita eta beste batzuk uretan, txori mota eta hauen eritasunaren arabera.

martes, 16 de octubre de 2012

MFM: Marsellako Flotante Modularra

 




Lamina osoa:


Planoa sekzioka:

MFM: Marsellako Flotante Modularra

Helburuak

Eraikuntza sistema

Loturak, aukerak, 3D eta proiektu ildoa

lunes, 15 de octubre de 2012

Moduluaren aukerak

Zelosiak:

               
Tarima zapalgarria edo estalki-zelosia:

    
Behatokira akzesoa:

                             

lunes, 8 de octubre de 2012

Moduluak jokua ematea

Proiektua bere aldaketa errazean oinarritzen denez, modulua berak jokua ematea erabaki da, hau da moduluarekin 3D ko elementoak eraikitzea ahalbidetzea. Horretarako Moduluak 4 perfil izatea proposatzen da, zapata bakoitzaren zentruan bakoitza. Hauek sartu eta atera ahalko direnak izango dira eta 4 norabidetan lamak jartzeko aukera ematen dutenak.
Lamak moduluaren plaka azpian gordetzeko aukerak erraztasuna emango lioke erabiltzaileari.


Moduluekin egindako merkaturako konfigurazio bat.

martes, 2 de octubre de 2012

3 irudi, 3 esaldi

AISE MUNTATUZ, ERBILERAK GEHITUZ
MODULARRA

MERKATU ETA KLIENTE, BIAK MUGIKOR

BANGKOK-EKO MERKATUA

UNPARKING: APARKALEKUA ESPAZIO PUBLIKO EGITEN
LEHEN                                                      ORAIN

Marsellako flotantea garatzen...


Flotantea bere muntai sistemari esker konbinaketa batzuk egitea ahalbidetzen du eta horrek aukera emten du merkatua, behatoki-erakusketa eta beharrezkoa balitz porturako zama garraio gisa funtziona dezan. Gune zentralak planteatzen dira non plataformak hartzen du garrantzia.


Bozeto batzuk dira merkatuaren ingurukoak, bertan ikusten delarik plataforma zentrala non jendea egongo den, eta bere inguruan postu saltzaileak, hauek mugikorrak izango direnak pedalen bitatez. Plataformak eratzeko moduluak erabiliko dira beraien arteko konexioa era errazean eginda, behean marraztuta ikusten da grapa moduko ainguraz lotuko dira.


Modulu bat hau izan zitekeen adibidez: