martes, 4 de diciembre de 2012

Programa eraikinean antolatuz

 Planta baxuan bi zatitan banatzen da eraikina, horrela bi zona ezberdin lortuz eta aldi berean erlazio espazial berriak sortuz eta eraikinak plazari bolumen ingrabido bat erakusten diolarik. Alde batean jostunen lanak egongo dira, mozteko makinak.. non jendea sar daitekeen obrako jantziak, teloiak... ikustera eta begiratzera nola egiten diren. Beste aldean ordea, musikarientzako tokia utzi da, ba plazan jo behar badute eraikina irekia ahal izateko eta ez eszenatoki bat jartzeko plaza erdian. 1 plantara jendea igo daiteke, non 3altuerako antzokira sarbidea emango zaion alde batetik eta bestetik, musikariek partikularki nola ensaiatzen duten ikustera. Bertan bizi direnentzako etxebizitzak egongo dira, sukalde eta komun partekatuekin baita bi altuera izango dituen egongela ere.
2.plantan etxebizitzak jarraitzen dute ikastoki batekin gidoiak ikasteko espazio konpartitu baino isolatua eta partekatuan bilerak egin jostunen esperimentazioak eta egongela eta jangela dauden. 3. plantan errepikatu egiten da 2 altuerako egongelaren espazioa azkeneko plantan bolumen bi ateratzen direlarik.  Musikarientzat gela bat utzi da eta espazio partekatuan haiek ikasteko material anitza egongo da.