Proiektuaren oinarria kalea egokitzea izan da. Horretarako estalki bat
egin da, etxebizitzetako horman eta harresian apoiatzen dena. Estalki
malgua da, momentuko beharretara egokitu daitekeena, erraza baite
zabaltzen eta ixten. Gainera, bere forma kurboa dela eta, azpian espazio
mota ezberdinak sortzen dira. estalkiak form lauak, ahurrak eta
ganbilak konbinatzen ditu. Zurezko lamak dira kurba ematen duten
elementuak eta egitura metaliko batean daude sostengatuta, horman eta
harresian apoiatzen den egituran hain zuzen ere. Udan marsellan egiten
duen beroari aurre egiteko egokia izango da, kale guztia itzalpean
utziko baitu, eta egunean zehar itzal joku ezberdinak sortzen dira
estalkiaren formarengatik eta dauden posizioaren arabera.
Maketaren argazkiak: