martes, 26 de marzo de 2013

Hiri-proiektuko estrategiak

Marsellako proiektuaren estrategiak azaltzen dira hurrengo planoan, eremuaren aktibatzea izanik proiektuaren helburu. Ibiltariarentzako zuzendutako proiektua egitea proposatzen da Marsellak horrelako zonalde berdebat behar duelako.
 

Ardatz luzean dihoan ibilbideari emango zaio garrantzia eta ardatz horretan zehar interbentzioak egitea proposatzen da haien artean duten eragina aztertuz. Erabilera asko kontzentratuta dituen eraikinari erabilera batzuk extirpatuko dizkiogu beste interbentzioetan kokatuz eta horrek kontextu bat sortuko du inguruari aberastasuna emango diona.

Ardatz luzean sekuentzia ezberdinak sortzea izango da proiektua,  parke, lotura eraikin baten bat, espazio organizatu bat sortzea... eratako interbentzioak eginez.

lunes, 4 de marzo de 2013

ESTRATEGIA ZEHAZTEN

Hiriaren hazkundearen analisia mendeetan zehar
Tokiko ebaketak
Tokiko analisia eta estrategia orokorra
Hiri moldagarria:                                                                                                                             
Egoera desberdinei aurre egiteko gai den hiria da hiri moldagarria. Beraz, atenporala da, hau da, garai desberdinetarako funtzionatu behar du.
Hiri umila izango da. Pertsona desberdinak (arraza, ideologia, sexua…) erlazionatzeko gai den bizikidetza lortzen duen espazioa da. Pertsona desberdinen artean hartu-emana emango da, non batak bestearengandik ikasiko duen eta non bata bestearekin biziko den.
Hiri honetan, auzo desberdinen artean ez dira desberdintasun ekonomiko nabarmenak izango, horrela, marjinazioak eta mespretxuak ekidiko dira. Auzoak elkarren artean lagundu eta errespetatuko dira. Horregatik, ez dira klase desberdintasunak izango, eta horregatik, ez da kapitalarekin erlazionatuko. Soluzioetariko bat agian trukea izan daiteke. Pertsona orok izango du zer jana, etxebizitza eta lana. Lan guztiak behar direlako: kalea garbitu, zakarrak batu, azpiegituren diseinua eta eraikuntza, etxeak garbitu, umeak zaindu… Elkarren beharra dugu hiriak funtziona dezan, eta horregatik, guztiok merezi dugu hiri horretan etxebizitza.
Egia da legedia ezinbesteko dugula, baina arazo ere bilakatu daiteke. Askotan alor guztiak erabat zehaztu egiten dira oso modu finkatuan eta hainbat urteko iraupenarekin. Horrek, aldaketak egin nahi izaterakoan zailtasun handiak ekar ditzake. Horren ondorio zuzena hain eguneko dugun auzo hilen eta eraikin hutsen arazoa dugu. Egoera horretan, okupazioa bidezkoa al da?
Arkitektura alorrari dagokionez, ez gara hiri honen itxuran sartuko hiri bakoitzak bere itxura pertsonala izango duelako. Hiria moldagarria izango den heinean, espazioak ez dira espezifikoak izango, egokitzen joango dira. Eraikin edo egiturek malgutasuna behar dute, egoera eta erabilera desberdinetara egokitzeko garai desberdinetan. Elementuak (tabikeak, paretak, altzariak…) jarri eta kentzeko errazak izango dira eta erabat mugikorrak eta erabilera desberdineko espazio desberdinak eratzeko aukera emango dute. Pertsona bakoitzak espazio oro bere izaerara egokituko du. Altzariak funtzio desberdinak izango dituen elementu bakarrak izango dira.
Beraz, hiria ez da forma jakin batean oinarritutako multzoa izango. Forma hori ondorio bat izango da, egoera eta behar sozialek emango diotena. Horregatik, aurreikuspena ezinbestekoa izango da honen eraikuntzan. Baina, gaur egun ez bezala, aurreikuspen hori hirietan emateaz gain, eraikinetan ere ematea proposatzen dugu.
Ideia nagusia argia da: arkitektura ez dugu elementu bukatutzat izan behar, hiria eta bizitza aldakorrak diren bezala, arkitekturak era horrelakoa izan beharko du. Horretarako, proiektatzerakoan aldaketa horiek zein modutan jasan ditzakeen finkatzea interesgarria litzateke. Hala ere, arkitekto askok uste dute beraien lana “artelan bukatu eta ukitugabea” dela, ikuspegi horrek ez dio inolako onurarik egiten hiri moldagarriaren kontzeptu horri. Esate baterako, Calatravak Bilboko Zubi Zuria moldatzeko jarritako traba guztiak…
Orain artean proposatu diren hiri moldagarriek ez dute praktikoki arrakastarik izan eta beraz beste ereduren bat bilatu beharko da.
Hiriaren eraikuntzarako botere osoa politikariek dute. Horregatik, batzuek hiria “erabili” egiten dute botoak irabazteko, herriak entzun nahi duena esanez eta ikusgarriak diren eraikinak iragarriz. Beraz, herriaren parte hartzea lau urtetan behin izan ordez, askoz ere modu ohikoagoan parte hartzeko aukera izatea interesgarria litzateke.
Gure ustez, gaur egungo hirietan ahal den esku-hartze txikienarekin ahal den eragin handiena lortzea izan beharko luke helburua. Dagoena errespetatuz eta apur bat eraldatuz, eskala desberdinetan eragina izatea lor daitekeela uste dugu. Espazioa garatzerako orduan beharrezkoa da zer den muga eta zer den aukera aztertzea. Hasiera batean muga dirudiena aukera bat izan daiteke. Gerta liteke eskala handiago batean mugatzat hartutakoa eskala txikiago batean aukera izatea.
Hala ere, kasu batzuetan kostu handiagoa izan dezake dagoena mantentzeak berria egiteak baino, eta hori baloratu beharra dago. Batzuetan, zentzugabea izan daiteke zaharra mantentzeagatik izugarrizko kostuetan sartzea bai alderdi ekonomikoari dagokionez, kostu energetikoari dagokionez…
Gure estrategia azken bide honetatik bideratu dugu esku-hartze txikiekin espazio publikoaren eraldaketa handi bat bilatu nahi da.