martes, 4 de diciembre de 2012

Programa eraikinean antolatuz

 Planta baxuan bi zatitan banatzen da eraikina, horrela bi zona ezberdin lortuz eta aldi berean erlazio espazial berriak sortuz eta eraikinak plazari bolumen ingrabido bat erakusten diolarik. Alde batean jostunen lanak egongo dira, mozteko makinak.. non jendea sar daitekeen obrako jantziak, teloiak... ikustera eta begiratzera nola egiten diren. Beste aldean ordea, musikarientzako tokia utzi da, ba plazan jo behar badute eraikina irekia ahal izateko eta ez eszenatoki bat jartzeko plaza erdian. 1 plantara jendea igo daiteke, non 3altuerako antzokira sarbidea emango zaion alde batetik eta bestetik, musikariek partikularki nola ensaiatzen duten ikustera. Bertan bizi direnentzako etxebizitzak egongo dira, sukalde eta komun partekatuekin baita bi altuera izango dituen egongela ere.
2.plantan etxebizitzak jarraitzen dute ikastoki batekin gidoiak ikasteko espazio konpartitu baino isolatua eta partekatuan bilerak egin jostunen esperimentazioak eta egongela eta jangela dauden. 3. plantan errepikatu egiten da 2 altuerako egongelaren espazioa azkeneko plantan bolumen bi ateratzen direlarik.  Musikarientzat gela bat utzi da eta espazio partekatuan haiek ikasteko material anitza egongo da.

martes, 27 de noviembre de 2012

Bolumenak eta espazioak antolatzen

Eraikina antolatzeko orduan, lehenengo espazio publikoa akotatu egin da eta etxe irlari geratzen zaion punta geometrikoan kokatuko litzateke.

Jarraitzen du bolumen elkarketa horren ideia, eta elementuen kokapenagatik plazara ireki egin nahi da bai espazio publikoarekin erlazionatzeko eta bai eguzkitzapenagatik.

Bolumenak antolatzerakoan, irudian beltzez dauden bolumeak zurrunak litzateke eta hauek urdinez dagoen espazio komun hori eutsiko lukete.

Plazara bolumen intersekzio batzuen itxura ematea proposatzen da eta elementu zurrunak presentzia izatea baina kontrastatuz erdiko pieza arinago batekin.

Hala ere egindako konposaketan plazako ikuspegitik elementu zurrunek presentzia gehiegi hartzen dute, eta bai argazkian bai 3D-an horrela ikusten da. Eraikinean nabari behar da elementu arin bat pieza zurrunetatik eutsita, baina elementu zurrun-arin erlazioa egokiagoa izan behar du, hemen oso astun ikusten baitut.



miércoles, 21 de noviembre de 2012

Materiala birziklatuz

Donostiatik Buen Pastor ondotik pasatzen, denda batean ikusitako Solan de Cabras ur-markako botilekin errotulo bat dekoratuta zegoen. Jendea erakartzeko efektua lortzen du, begirada erakarri behar du eta bertatik pasatzen den jendea zuzenean begirada horra eramaten du, ondoren saltzen diren produktuak ikusiz.
 
Materialak birziklatzen duen arkitekturan begiratuz, Audenasa Nafarroako Autopistaren bulegoak (Noain) adibide dira, fatxada egiteko autopistatan geratzen diren neumatiko zatiekin egina dagoelako. Arkitektoak dioenez, koltxoi termiko bat bezala funtzionatzen du.

                                                                                                                       
                           


                 

lunes, 19 de noviembre de 2012

Banaketarako kontzeptua eta kanpo ikuspegiari buruz


Proposatzen dut espazio batean bolumen ezberdinak maklatzea eta horren bidez banaketak definitzea. Eraikinak kanpotik esentzian duena adierazi behar du eta egin dudana izan da lanbide mota ezberdinak batu haien artean talde bat osatzeko, hau da, multzo bat egin dugu osagai ezberdinekin.
Plazara lehen aldiz sartzean eraikinak osagaien gehikuntza hori adierazi behar du eta horregatik bolumen ezberdinen maklatzea bilatu da.

Programa definitzen...

 Aurreko eskeman lanbide bakoitza bere aldetik zihoanez, erabaki da 3-ek ildo berean lan egitea. Hau da, bertan biziko direnak zerbait komunean izatea eta ez bakoitza bere aldetik joatea.Beraz, antzerki taldeentzako etxebizitzatan pentsatu dut non jostun, musikari eta artista-antzezleak bilduko diren.

Jostunek bere tailerra irekia izango dute hirira jendea sar dadin eta ikus dezan nola egiten diren arropak eta adibidez hilabete horretako antzerkiko gaia, arropak...ikutu, ikusi, usaintzera... Hilabete bakoitzean kalean ezartzeko aukera izango dute antzerkiko arropak eta publizitatea egiteko beste modu bat izan daiteke, rotulo itsusi baten ordez.
Musikariek entsegu gelak izango dituzte, eta jendea bertara sartzea egokia izan liteke, zeren eta planteatzen den antzerki eszenatokia hiria bera izatea interesgarria izango baitzen, eta musikaria jende aurrean jotzen ohitzeko egokia da.

martes, 13 de noviembre de 2012

Txoritokia garatuz..

Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.



Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.

3D muntaia
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.



Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.

martes, 6 de noviembre de 2012

Hipotesiak eskemetara eramanez

Lekurako hipotesiak kontuan hartuta eskema batzuk landu dira, kasu honetan hiru ofizio motarekin, baina agian beste batzuekin eskemak funtziona dezake.

Hasieran musikari eta artista kasuak hartu dira, baina artean sartuta jada har genezake jostunen hipotesia eta bat egin besteekin. Eskemak onar dezake agian beste konbinazio bat, baina argi dago eskema funtzionatzeko hobe da bizitza konpartituko duten pertsonak erlazionaturik egotea, ofizioagatik, bizitzeko eragatik, harremanagatik...

miércoles, 31 de octubre de 2012

Txoritokiaren lehen ideiak



Txoritokia ez da zooa balitz bezala planteatzen, txorien erreabilitazio espazio bezala baizik. Txorien bizitzako etapa edo garai  baten moduan ulertzen da eta ez azken etapa moduan. Biolentzia hori baztertu nahi da eta istripuren bat  izandako txoriei beste aukera bat eman nahian zainduko dira egunen batean askatzeko helburuarekin. Txoritokiaren barnean espazio desberdinak sortuko dira pausoka gabeziaren arabera, zaintzeko beharrizanen arabera, sailkatua, ospitala bailitzan. Grua bera erabiliko da osasunzentru gisa, beterinarioarentzat, langileentazat, zauri larriak dituzten animalientzat… Gruatik at, baina sareen barne betiere, indarrak berreskuratzeko espazio desberdinak egongo dira.



 4 atal independiente zurruntasunaren arabera  bereiziak:
                                       1- HORMA -> Egitura zurruna
                                       2- GRUA -> Egitura erdi zurruna
                                       3- IBILBIDEA -> Egitura arina
                                       4- ITXITURA -> Armiarma sarea
 

Abiarioaren ideia nagusia ibilbidea da. Bata, txoritokiaren kanpoaldekoa, harresiaren inguruan goazela (Marsellaren eta txoritokiaren ikuspegia), goiko gaztelua helmuga duena. Bertan, Marsellako ikuspegi orokorraz gain txoritokiaren ikuspegia  ere garrantzitsua izango da. Bestea, txoritokiaren barrualdeko ibilbidea izango da, eta honek berak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.
Barrualdeko espazio batzuk airean, zintzilikatuta egongo dira, beste batzuk hormetan itsatsita eta beste batzuk uretan, txori mota eta hauen eritasunaren arabera.

martes, 16 de octubre de 2012

MFM: Marsellako Flotante Modularra

 




Lamina osoa:


Planoa sekzioka:

MFM: Marsellako Flotante Modularra

Helburuak

Eraikuntza sistema

Loturak, aukerak, 3D eta proiektu ildoa

lunes, 15 de octubre de 2012

Moduluaren aukerak

Zelosiak:

               
Tarima zapalgarria edo estalki-zelosia:

    
Behatokira akzesoa:

                             

lunes, 8 de octubre de 2012

Moduluak jokua ematea

Proiektua bere aldaketa errazean oinarritzen denez, modulua berak jokua ematea erabaki da, hau da moduluarekin 3D ko elementoak eraikitzea ahalbidetzea. Horretarako Moduluak 4 perfil izatea proposatzen da, zapata bakoitzaren zentruan bakoitza. Hauek sartu eta atera ahalko direnak izango dira eta 4 norabidetan lamak jartzeko aukera ematen dutenak.
Lamak moduluaren plaka azpian gordetzeko aukerak erraztasuna emango lioke erabiltzaileari.


Moduluekin egindako merkaturako konfigurazio bat.

martes, 2 de octubre de 2012

3 irudi, 3 esaldi

AISE MUNTATUZ, ERBILERAK GEHITUZ
MODULARRA

MERKATU ETA KLIENTE, BIAK MUGIKOR

BANGKOK-EKO MERKATUA

UNPARKING: APARKALEKUA ESPAZIO PUBLIKO EGITEN
LEHEN                                                      ORAIN

Marsellako flotantea garatzen...


Flotantea bere muntai sistemari esker konbinaketa batzuk egitea ahalbidetzen du eta horrek aukera emten du merkatua, behatoki-erakusketa eta beharrezkoa balitz porturako zama garraio gisa funtziona dezan. Gune zentralak planteatzen dira non plataformak hartzen du garrantzia.


Bozeto batzuk dira merkatuaren ingurukoak, bertan ikusten delarik plataforma zentrala non jendea egongo den, eta bere inguruan postu saltzaileak, hauek mugikorrak izango direnak pedalen bitatez. Plataformak eratzeko moduluak erabiliko dira beraien arteko konexioa era errazean eginda, behean marraztuta ikusten da grapa moduko ainguraz lotuko dira.


Modulu bat hau izan zitekeen adibidez:


lunes, 24 de septiembre de 2012

Marsellako flotatzailearen hastapenak

Marsella Frantzia hego-ekialdean kokatuta dago Mediterraneora begira, gune estrategikoan. Horrela, Afrika iparraldea eta Europa hegoaldea komunikaturik geratzen da. Marsella hiria dena portuaren inguruan sortu zen, eta horren inguruan hazten joan da denborarekin eta orain Frantziako biztanle gehien duen bigarren hiria da. Egun, jatorrizko portu-izaera galdu du, merkataritza izaera, eta 2013-ko Europako Kultur Hiriburuaren proiektuan ura ez da kontuan hartzen, nahiz eta gaia Mediterraneoa izan.

Flotantearekin ura eta lurraren arteko erlazioa indartu nahi da.

Elementu flotantea moduluz osatuko da eta turistek portura sartzerakoan ikusiko dute, ondorioz Kultur Hiriburuaren proiektuan dauden eraikin multzoaren konponente bat izango da.

Moduluak askatzeko egoera planteatzen da, kaiaren puntu ezberdinetan ezarri daitezelarik. Kokalekuaren arabera, funtzio ezberdinak beteko dituzte: merkataritzarako espazio bat, begiratoki bat, garraiatzeko... Moduluek flotagarritasun handia izatea pentsatzen da, bertan estalki batzuk, postuak ezarri eta jendea bertan lasai asko egon dadin.

domingo, 23 de septiembre de 2012

KaleHABITAT, Mugikortasunaren eguna, Matia kalea

Foto-ekipo


Irratiko hit-ak entzuten.
Bazkaria prestatzen
A ze Marmitako earra!!
Karta-piramidea
Hamaka puntazo bat!