martes, 27 de noviembre de 2012

Bolumenak eta espazioak antolatzen

Eraikina antolatzeko orduan, lehenengo espazio publikoa akotatu egin da eta etxe irlari geratzen zaion punta geometrikoan kokatuko litzateke.

Jarraitzen du bolumen elkarketa horren ideia, eta elementuen kokapenagatik plazara ireki egin nahi da bai espazio publikoarekin erlazionatzeko eta bai eguzkitzapenagatik.

Bolumenak antolatzerakoan, irudian beltzez dauden bolumeak zurrunak litzateke eta hauek urdinez dagoen espazio komun hori eutsiko lukete.

Plazara bolumen intersekzio batzuen itxura ematea proposatzen da eta elementu zurrunak presentzia izatea baina kontrastatuz erdiko pieza arinago batekin.

Hala ere egindako konposaketan plazako ikuspegitik elementu zurrunek presentzia gehiegi hartzen dute, eta bai argazkian bai 3D-an horrela ikusten da. Eraikinean nabari behar da elementu arin bat pieza zurrunetatik eutsita, baina elementu zurrun-arin erlazioa egokiagoa izan behar du, hemen oso astun ikusten baitut.



No hay comentarios:

Publicar un comentario