lunes, 19 de noviembre de 2012

Programa definitzen...

 Aurreko eskeman lanbide bakoitza bere aldetik zihoanez, erabaki da 3-ek ildo berean lan egitea. Hau da, bertan biziko direnak zerbait komunean izatea eta ez bakoitza bere aldetik joatea.Beraz, antzerki taldeentzako etxebizitzatan pentsatu dut non jostun, musikari eta artista-antzezleak bilduko diren.

Jostunek bere tailerra irekia izango dute hirira jendea sar dadin eta ikus dezan nola egiten diren arropak eta adibidez hilabete horretako antzerkiko gaia, arropak...ikutu, ikusi, usaintzera... Hilabete bakoitzean kalean ezartzeko aukera izango dute antzerkiko arropak eta publizitatea egiteko beste modu bat izan daiteke, rotulo itsusi baten ordez.
Musikariek entsegu gelak izango dituzte, eta jendea bertara sartzea egokia izan liteke, zeren eta planteatzen den antzerki eszenatokia hiria bera izatea interesgarria izango baitzen, eta musikaria jende aurrean jotzen ohitzeko egokia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario