miércoles, 21 de noviembre de 2012

Materiala birziklatuz

Donostiatik Buen Pastor ondotik pasatzen, denda batean ikusitako Solan de Cabras ur-markako botilekin errotulo bat dekoratuta zegoen. Jendea erakartzeko efektua lortzen du, begirada erakarri behar du eta bertatik pasatzen den jendea zuzenean begirada horra eramaten du, ondoren saltzen diren produktuak ikusiz.
 
Materialak birziklatzen duen arkitekturan begiratuz, Audenasa Nafarroako Autopistaren bulegoak (Noain) adibide dira, fatxada egiteko autopistatan geratzen diren neumatiko zatiekin egina dagoelako. Arkitektoak dioenez, koltxoi termiko bat bezala funtzionatzen du.

                                                                                                                       
                           


                 

No hay comentarios:

Publicar un comentario