lunes, 24 de septiembre de 2012

Marsellako flotatzailearen hastapenak

Marsella Frantzia hego-ekialdean kokatuta dago Mediterraneora begira, gune estrategikoan. Horrela, Afrika iparraldea eta Europa hegoaldea komunikaturik geratzen da. Marsella hiria dena portuaren inguruan sortu zen, eta horren inguruan hazten joan da denborarekin eta orain Frantziako biztanle gehien duen bigarren hiria da. Egun, jatorrizko portu-izaera galdu du, merkataritza izaera, eta 2013-ko Europako Kultur Hiriburuaren proiektuan ura ez da kontuan hartzen, nahiz eta gaia Mediterraneoa izan.

Flotantearekin ura eta lurraren arteko erlazioa indartu nahi da.

Elementu flotantea moduluz osatuko da eta turistek portura sartzerakoan ikusiko dute, ondorioz Kultur Hiriburuaren proiektuan dauden eraikin multzoaren konponente bat izango da.

Moduluak askatzeko egoera planteatzen da, kaiaren puntu ezberdinetan ezarri daitezelarik. Kokalekuaren arabera, funtzio ezberdinak beteko dituzte: merkataritzarako espazio bat, begiratoki bat, garraiatzeko... Moduluek flotagarritasun handia izatea pentsatzen da, bertan estalki batzuk, postuak ezarri eta jendea bertan lasai asko egon dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario