Egun jarraitzen dugu eraikin bat egiten funtzio batentzako, baina pentsatu al dugu funtzi hori denborarekin aldatu daitekeela? Pentsatu al dugu eraikinak egiterakoan hemendik 100 urtera izan dezakeen funtzioan? edo agian 100 urte iraun behar ez dituen eraikin bat ari garela eraikitzen eta ondorioz desmontagarria izan behar duela?
Nik uste, oraindik jarraitzen dugula pentsakera zurrun eta itxi batekin, nahiz eta gutxinaka aldatzen joan, baina oraindik asko dagoela ikertzeko uste dut.
Adibide da ideia hau: "La ciudad cambiante"

Aberasgarria dela uste dut hiri batek situazio ezberdinetara aukera izatea eta modu errezean bada oraindik gehiago. Hiriak egun ez dira flexibleak, ez dute ahalmen handirik situazio ezberdin baten aurrean erantzuna emateko. Horregatik inbestigatu beharko genuke ildo horretatik.
Parte hartzeari dagokionez:
Azken aldi hauetan hitz egiten da parte hartzearen gaiaren inguruan. Garrantzitsua dela uste dut indibiduo bakoitzak eta lanbide ezberdinek bere aportazioak egin ahal izatea hiri bat egiteko. Hiri bat egin nahi badugu, bertan biziko direnentzat egin beharko dugu eta jendearen ikuspuntua, beharrak eta nahiak ezagutzeak proiektua asko hobetu dezake. Horregatik, parte hartze saio serioak egitera animatuko nituzke udaletxeak, hiriak egiterako orduan, eta ez ezkutuan batzutan gertatzen den moduan edo biztanleriak proposatzeko medioak ezagutzen ez dituelako jendeak paso egiten duen moduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario