Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran
aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen
elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien
kontsultak... egongo dira.
Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide
hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du
abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako
espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek
gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen
arteko lotura egingo duen elementua.
 |
3D muntaia |
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen
doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten
diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio
formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen
ere.
Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta
puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak
txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute.
Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.